Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

"Entrenatzaile onenak beheko mailetan behar ditugu, harrobi taldea gara"

Ganix Miron Ikasbasket taldeko entrenatzailea oso harro dago jokalariek erakutsiriko konpromisoaz. Lauko finala festa bezala hartzen du.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/05/05
Ganix Miron Ikasbasket taldeko entrenatzailea oso harro dago jokalariek erakutsiriko konpromisoaz. Lauko finala festa bezala hartzen du.
Ganix Miron Ikasbasket

Getxoko lauko finala saria dela uste du, baina dena emateko prest dago taldea

Iaz igo zineten Bigarren Mailara, baina ondo moldatu zarete kategoria berrian. Zazpi jokalari berri etorri ziren, nahiko kostatu zitzaigun elkar ezagutzea eta talde jokoa antolatzea. Baina partidak irabazteko era bat aurkitu genuen, horri eutsi genion, eta ikusi genuen lauko finala helburua izan zitekeela. Gero, oso zorte txarra izan dugu, lesioak, apendizitis bat, denetarik… Eguberriak eta gero egutegi zaila genuen, baina oso ondo ibili ginen. Nola iritsi zarete azken fasera? Fisikoki nahiko justu iritsi gara, baina bukaeran lasaitasun hori genuen, lauko finalean ikusten ginelako. Norbait falta denean taldeak nabaritzen du. Hori da zuen arazo nagusia? Bai, lauko finaleko aurkariak eta zuzenean igo den Campus Promete, talde oso luzeak dira, hamabi jokalari, faltak egin ditzakete, gogor defenditu… Guk beste era batera jokatu behar dugu, jokalari batzuen eta gaztetxoen artean alde handia dago. Logroñoko San Ignacio Venueren kontra jokatuko duzue finalerdia, bihar. Nola planteatzen duzue partida? Irabazten badugu, bikain. Baina printzipioz horretan bakarrik dugu burua, lehen partidan. Talde erabat desberdinak gara, eurek puntu askotara jokatzen dute, iritsi eta jaurti. Gure jokoa oso desberdina da. Jokoa kontrolatzen duenak asko irabazia izango du. Defentsako errebotea kontrolatzen saiatuko gara, eta beren trantsizio azkarrak galarazten. Baina ez da erraza joko mota hori geldiaraztea faltarik egin gabe… Bai, liga osoan hori izan da gure handikapa, batez ere eguberriak pasata, oso jende gutxirekin geratu ginelako. Jokalari gutxirekin, partida gogorrak jartzen direnean ezin duzu gehiegi estutu. Lehen partida irabaztea lortuko ez bazenute, zein balorazio egingo duzu denboraldiaz? Ezin hobea. Bigarren Maila kategoria nahiko gogorra da, baina taldeak erakutsi duen gogoa izugarria izan da, oso harro nago jokalarien konpromisoaz. Gustatuko litzaidake hobeto prestatu ahal izatea azken aste hauek, hobetu landu ahal izatea lauko finala, baina ezin izan dugu, ikusten duzu, mutilen kontra entrenatzen ari gara, bi jokalari gutxiago ditut EHUrekin Murtzian daudelako… Horrela izan da, baina oso kontent nago, giro bikaina izan dugu, eta ezin dut gehiago eskatu. Hotela hartu dugu gaua pasatzeko Getxon, baina igandeko partida 18:00etan da, ordura arte zer egin pentsatzen ari gara, hotela uzten dugunetik partidaren ordura arte zer egin. Festa bezala hartu dugu, bai guk, bai klubak. Hain denboraldi polita izan da, ezen jokalarientzat sari bat bezala izatea nahi baitugu. Taldea berria da, baita kluba ere. Gazteei oraindik kostako zaie nagusien taldera iristea. Klubak argi dauka harrobi taldea garela, eta horrek esan nahi du entrenatzaile onenak beheko taldeetan jarri behar ditugula. Asko hazten ari da kluba eta entrenatzeko zailtasunak ditugu, leku faltagatik —lehen taldea Lezon entrenatzen da—; baina filosofia argi daukagu, lehen taldea erreferente bezala edukita, beheko taldeak landu nahi ditugu. Belaunaldi oso onak datoz atzetik, baina gazteak dira oraindik, gu saiatu behar gara maila hauetan mantentzen, Bigarren Maila bezalako kategorietan, etorriko diren gazte horiek lehen taldean sartzen hasten diren arte.

Irakurri: Lauko finalera iristea, saria

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.