Larunbatean, hilaren 6an, gaixotasun larriak dituzten euskal presoak aska ditzaten eskatzeko manifestazioa egingo du Sare Herritarrak Gasteizen. Bertara joateko autobusa antolatu dute Hondarribian. 15:00etan abiatuko da Miramarretik. Izena eman nahi duenak, 688 72 86 55 telefono zenbakira whatsapp mezu bat idatzi behar du.