J80 belaontzien Espainiako Txapelketa egingo dute ostiraletik astelehenera badian. Hondarribiko Klub Nautikoak antolatu du proba eta 30 belaontzi lehiatuko dira.
Hondarribiko Klub Nautikoak, federazioarekin elkarlanean, antolatu du J80koen Espainiako Bela Txapelketa
J80 motako belaontzien Espainiako XI. Txapelketa jokatuko dute gaurtik astelehenera Txingudi badian. Hondarribiko Klub Nautikoak eta Espainiako Bela Federazioak antolatu dute itsas lehia. Biharko eguna erregistrorako eta ontzien neurketarako baliatuko dute partaideek, eta etzi, larunbatarekin, joango dira itsasora.
Zortzi metro luzeko ontziak dira J80 motakoak, eta bi metro eta erdi inguruko zabalerakoak; eskifaia lau kidekoa izan daiteke gehienez. Estropadak Higer inguruan jokatuko dira, eta 30 bat ontzik parte hartuko dute denera antolatzaileek esan dutenez.