Garai bateko olinpiadak nolakoak ziren jakin nahi zuten gazteek
Gogoratzeko, omentzeko, balioan jartzeko eta, batez ere, ulertzeko. Helburu horrekin, Hondarribiko Herri Olinpiadei buruzko dokumentala grabatu dute gazte batzuek. 2013an izan zuten ideia, Hondarribiko Gazte Asanbladak (HGA) olinpiadak piztu nahi izan zituenean. Aitor Baztarrikak azaldu duenez, “olinpiadak berreskuratzeko eta gazteak berriro biltzeko ezinbestekoa zen garai hartan gertatu zena ulertzea”.
Ordurako HGA hasia zen Bikingo Marea edota Gazte Eguna bezalako ekitaldiak antolatzen, baina jauzia ematea erabaki zuten, garai batean hain arrakastatsuak ziren olinpiada herrikoiak antolatzen hastea. Etxean gurasoei entzundako istorio horiez galdezka hasi ziren eta, 80-90 hamarkadetako garai bateko olinpiadetako lotura zuten bi pertsonengana hurbildu ziren: “Ketxus Poncerekin eta Kima Arzuagarekin elkartu ginen eta azaltzen zigutena oso interesgarria zela ikusirik, garai bateko olinpiaden inguruko dokumentala egitea bururatu zitzaigun. Bi helburu zituen horrek: batetik, olinpiadak nola antolatu eta funtzionatzen zuten jakitea, eta bestetik, dokumentala gazteen artean zabaltzea, zaharrak zer ziren jakin eta olinpiada berriak egiteko koadrilak motibatzeko”.
Baztarrikaz gain, Telmo Basterretxea, Xabi Bengoetxea, Larrun Sastre, Jon Alkain, Oihane Bengoetxea eta Ibinka Lete aritu dira dokumentala grabatzen, haien artean lanak banatuz. Ostegunean aurkeztuko dute, Kultur Etxean, 20:00etan, eta ondoren mahai-ingurua prestatu dute, zenbait gonbidaturekin.
Zortzi ordu, 30 minututan
Dokumentalak, 80. hamarkadako testuingurua marrazten du, eta garai hartako herri olinpiadak nolakoak ziren eta Hondarribian eragin zutena azaltzen saiatzen da. Horretarakoa, argazki eta bideoak berreskuratu dituzte gazteek, eta hainbat elkarrizketa egin, antolatzaile, parte hartzaile, laguntzaile, eta abarrei. Besteak beste, Ketxus Ponce eta Marta Kanpandegi antolatzaile eta parte hartzaileak, Andoni Egaña bertsolaria eta Jexux Mari Mendizabal Bixargorri azaltzen dira dokumentalean.
Dokumentalak, 30 minututan laburbiltzen ditu zortzi ordutik gorako iraupena duen elkarrizketa sorta. “Publiko orokorrari modu hurbil eta informalean garai bateko Hondarribiko Herri Olinpiadak zer izan ziren eta diren azaltzeko eginda dago”, erantsi du Baztarrikak.
Garai batekoak ulertzeko, eta oraingoei bultzada emateko, enbor hartatik sortu baitira. Hondarribiko herri olinpiadei buruzko dokumentala aurkeztuko dute ostegunean Kultur Etxean. Norbaitek egin behar zuen, eta gazteek egin dute.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.