Gazteen Zerbitzuan eman behar da izena, maiatzaren 12ra arte. Tu Ku Tun txalaparta taldeak eskainiko du tailerra.
Hondarribiko Gazteen Zerbitzuak doako txalaparta ikastaroa antolatu du maiatzaren 19rako. Saindua Udal Gaztelekuko ganbaran egingo dute, 18:00etatik 20:00etara, eta dagoeneko izena emateko epea ireki dute.
18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta maiatzaren 12a baino lehen eman behar da izena, Javier Ugarte kaleko Gazteen Zerbitzuan (astelehenetik ostiralera 16:30etik 19:30era; larunbatetan 10:00eatik 13:00etara).
Tu Ku Tun taldeak eskainiko du ikastaroa