Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Besteen zain, liga bukatu du Ikasbasketek

Azken jardunaldian atseden izango du. Igoera faseko finalerdian San Ignacio Venueren kontra jokatuko dute hondarribiarrek.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/04/24
Express Hondarribia Ikasbasket taldeak garaipena lortu zuen larunbatean Mutiloako (Nafarroa) Aranguren taldearen kontra 59-46 (25-21 atsedenaldian), eta Lehen Euskal Ligara igotzeko lauko finalaren zain geratu da. Azken jardunaldian atseden izango dute hondarribiarrek eta igoera fasea non jokatuko duten jakin gabe bukatu dute liga. Ganix Miron entrenatzailearen arabera, “azken garaipenarekin meritu handiko postuan eta igoera fasean gauzak ondo egiteko gogoz” bukatu du lehen fasea Hondarribiko taldeak. Hori bai, finalerdian izango duten aurkaria dagoeneko ezagutzen dute: Logroñoko San Ignacio Venue Embalajes Blanco. Azken jardunaldiaren zain, Ikasbasket hirugarren dago sailkapenean eta San Ignacio laugarren. Azken partidan Logroñoko taldeak irabaziko balu, postuak trukatuko lituzkete bi taldeek. Finalerdi gogorra espero da. Liga erregularreko lehen itzulian 3 puntugatik nagusitu ziren logroñoarrek; bigarren itzulian, Hondartzan, hondarribiarrak izan ziren nagusi, 18ko aldearekin. Liga erregularrean ikusitakoaren arabera, San Ignaciok eraso hobea du, baina aurrean Bigarren Euskal Ligako defentsa onena izango du. Ikasbasketek bere maila ematen badu, finalera sailkatzeko aukerak izango ditu, bestela ez. Maiatzaren 6-7ko asteburuan jokatuko da lauko finala eta oraindik ez da egoitza zehaztu. Izan ere, asteburuan sailkapeneko lehen biek —Campus Promete eta Burdinola Getxo—galdu zuten, eta Lehen Mailara zuzenean igoko den taldea azken jardunaldian erabakiko da. Bigarrenaren etxean jokatuko da igoko den bigarren taldea zehazteko fase erabakigarria. Etzi lagunartekoa Angelun Aste honetan ez du ligako partidarik izango Ikasbasketek, baina atseden hartu ere ez dute egingo. Izan ere, lauko finala behar bezala prestatzeko, lagunarteko partida jokatuko dute hondarribiarrek asteazken honetan Angelun, Anglet Cote Basque taldearen kontra.
Ikasbasket kirol emaitzak

Bigarren Mailan puntu gutxien jaso duen taldea izango da Ikasbasket

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.