Jarri ez ziren zuhaitzak udal brigadak aldatuko ditu. Makilak jaso ez zituzten familiek BAZ bulegoan eskuratu ditzakete.
Udal brigadak aldatuko ditu larunbatean jarri gabe geratu ziren zuhaitzak. Eguraldi txarragatik familia asko ez ziren San Telmo eremura hurbildu, baina ez dira haien zuhaitzik gabe geratuko. Udalak jakinarazi duenez, brigadako langileek aldatuko dituzte, aste santuaren ondoren.
Aurten zazpi urte bete edo beteko dutelako makila jaso behar duten haurrei dagokionez, eguraldiagatik jaso ez zutenek, BAZ bulegoan dituzte eskuragarri, ohiko ordutegian.
Zazpi urte betetzen dituzten haurrek makila jasotzen dute Hondarribian