Areitiok lehen garaipena lortu du Kataluniako Kopan
Ion Areitio bike-trial pilotu hondarribiarrak Kataluniako Kopako bigarren proba irabazi du. Atzo egin zuten Altafullan (Tarragona, Herrialde Katalanak), eta Benito Ros nafarraren eta Rafa Tibau katalanaren aurretik sailkatu zen hondarribiarra.
Proba irabazi ondoren Areitiok azaldu zuenez, “eremu naturaletan akatsen bat egin dut, baina indoor probetan uste baino hobeto hasi naiz. Lehen itzuli ona egin dut, eta bigarren itzulian bide beretik jarraitzea lortu dut”.
Aurtengo Kataluniako Kopako bigarren proba izan da Altafullakoa. Martxoaren 5ean hasi zen txapelketa, UCI maila zuen Bartzelonako probarekin. Orduan, nafarra gailendu zen, Nicolas Vallee frantsesaren aurretik. Hondarribiarra hirugarren geratu zen, azken oztopoan huts egin eta gero.
Bigarren probaren ondoren, Kataluniako Kopako sailkapen orokorreko bigarren postura igo da Areitio, Rosen atzetik. Monty etxeko pilotu hondarribiarra sasoi puntua bilatzen ari da, maiatzaren 20-21eko asteburuan Aalterren (Belgika) hasiko den Munduko Kopari begira.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.