Ezagutu Hondarribian 20. Korrikak egingo duen ibilbidea eta aukeratu zure tartea. Bihar iritsiko da Korrika herrira, arratsaldeko lauretan.
Bihar, asteartez, iritsiko da 20. Korrika Hondarribira. Blagan Euskara Elkarteak jasoko du lekukoa Mendeluko zubian, 16:09an. Leku berberetik irtengo da, Letxunborrora bidean. Euskararen aldeko lasterketak 35 minutuz zeharkatuko ditu Hondarribiko kaleak, bederatzi ‘kilometro’-ko ibilbidea osatuz.
Honakoak dira egingo duen bidea eta lekukoa eramango duten taldeak.
1.202 km.
16:06an, Mendeluko zubi azpian. Blagan Euskara Elkartea.
1.203 km.
16:09an, Amuteko zubian. Hondarribiko Kofradia / Abotsanitz / EAJ.
1.204 km.
16:15ean, Zumardian, Kale Nagusiaren sarreran. Hondarribiko Udala.
1.205 km.
16:18an, Miramarreko biribilgunean. Talaia Eskola / Txantxangorri taberna.
1.206 km.
16:21an, Itsasargi eta Zuloaga kale artean (Hondar). Hondarribiko Herri Olinpiadak.
1.207 km.
16:25an, Hermandadean. Hondarribia Arraun Elkartea / Olagarro Elkartea / Muara Elkartea.
1.208 km.
16:30ean, San Juan de Dios biribilgune ondoan. Emeki Elkartea / Amute-Kosta Auzo Elkartea.
1.209 km.
16:35an, Amuteko semaforoan. Zumardikoak Kultur Elkartea.
1.210 km.
16:38an, Psilocybenea parean. Hondarribiko EH Bildu.
1.211 km.
16:41an, Betherramen. Irungo EH Bildu / Lakaxita / Hiritik At