Ikusi, irteera-ordenaren arabera zerrendatuta, aro berriko Hondarribiko IV. Herri Olinpiadetako parodia proban parte hartu zuten taldeen bideoa guztiak.
Iñigo Aristizabal, Kotte Susperregi eta Koldo Emery izan ziren parodiako epaileak
Izugarria izan zen ostiral gauean Jostaldin egin zuten parodia proba. Beste behin, olinpiadetako taldeek ikaragarrizko irudimena erakutsi zuten, eta antzezkizuna ikustera hurbildu ziren herritarrak aurpegian irribarre handi bat zutela itzuli ziren etxera.
Ur Karruxak irabazi zuen parodia, Josu Belea Makil Idorrean bigarren geratu zen eta hirugarren Xerinkeneko Abutardak. Baina denek saioan dira aipagarriak, ez bakarrik parte hartu izanagatik, baita hartutako lanagatik ere. Aurten, gainera, denbora gutxiago izan dute inauteri ostiraleko proba prestatzeko, inauguraziotik oso tarte txikia izan baita.
Pena, hamalau talde bakarrik izan zirela, aurreko bi ekitaldietan baino dezente gutxiago. Kontuan izan behar da hori, errua ez baita gazteena soilik. Lan handia egiten ari dira eta lagundu egin behar zaie, bidea erraztu. Ea datorren urtean gehiago diren.
Behean dituzue, irteera-ordenaren arabera zerrendatuta, aro berriko Hondarribiko IV. Herri Olinpiadetako parodian parte hartu zuten taldeak. Xabi Bengoetxearenak dira bideoak, Youtuberen Hondarribiko Olinpiadak kanalean bildu dituztenak. Larrun Sastreren eta Ane Arbelaizen laguntzarekin, saio osoa grabatu, editatu eta talde bakoitzaren bideoa prestatu zuen Bengoetxeak. Lan itzela berea.
Olinpiadetako parodia. Taldeak
Pexperlantak
Onena: Gaurkotasuneko gaiak lantzen maisuak dira. AEBeko ereserkia zuzenean jo zuten —maisuki—, ahotsa oso garbi ulertu zen, eta paperean erabat sartu ziren.
Ez hain ona: Ze beharra duten mutil hauek dena puskatzeko. Oraindik Soroetan eragin zuten txikizioa ordaintzen ari da udala, eta berriro antzezlekua kristo eginda utzi zuten.
Hirekin Enak Ariki + Kolax
Onena: Bihotzeko kontuetan kontaktu onak dituzte, Bisbal eta Chenoaren arteko ezkontza Guadalupen egitea lorpen handia da.
Ez hain ona: Laburregia. Oraindik gogoan dugu aurreko urtean egin zuten emotikonoen saio zoragarri hura. Gehiago espero genuen.
Hok ez pattuk
Onena: Ausardia. Hori da kaña ematea, parodia anti-sistema goitik behera. Kritika gordina, baina baita leuntasunezkoa. Ona!
Ez hain ona: Datorren urteko olinpiadak diru-laguntza gabe geratzen badira, badakite zeinen errua izan den.
Bionttuen Biasoia
Onena: Atrezzoko zenbait kontu biribildu zituzten: radarra, flasha eta guzti; Vespa, udaltzainen arropak.
Ez hain ona: Hauek ere, ondo zaindu beharko dute aurrerantzean non eta nola aparkatzen duten, ez badute isunekin arraun elkartearen traineru berria ordaindu nahi.
Klaro Kon Gas
Onena: Nesken aurpegiak stripperrek galtzak kendu zituztenean. Parodia alaia eta koloretsua, arropa biziak, musika eta argiak zainduz.
Ez hain ona: Nola esan, mutilak ez zeuden gaizki, baina ez zuten dantzalekua aprobetxatu, oso atzean geratu ziren.
Tximista
Onena: Monty-Pytton erako uneak uneak, zerbitzaria, oilasko eta entsaladen dantza, eta harrarena… Oso ondo bukatu zuten.
Ez hain ona: Oilaskoak ez ziren baserrikoak.
Xerinkeneko Abutardak
Onena: Sorotan Bele taldea berriro zuzenean ikusi eta entzuteko aukera izatea; eta Norberto.
Ez hain ona: Atzekoak, musikariak, oso atzean zeudela, ezkutuan bezala.
Josu Belea Makil Idorrean
Onena: San Juan de Dios eskulturaren unea, hobeezina (irakurri albistea).
Ez hain ona: Santxo Handiaren eskulturaren eramailearen glamour falta.
Ziplo lurrera
Onena: Harkaitzaren pertsekuzioa (lastima ez zela ondo ikusi).
Ez hain ona: Biolentziaren gehiegizko erabilera; autopsian 236 bala zenbatu zituzten irakaslearen gorputz barruan.
Mixikuak
Onena: Bukaera, flamenko-kantariak karroa lapurtzen duen unea.
Ez hain ona: Azpitituluak faltan; euskalki kontua.
Ashkorax
Onena: Oso ondo dakite parodia batek behar dituen elementuak zeintzuk diren. Herriko sinboloen erabilera egokia, eta lotsagabekeria handia dute.
Ez hain ona: Gertatu al zaizue eskolan irakasleak ‘hobeto egiten badakizu’ esatea? Ba, hori.
Iguiñak
Onena: Musikari dagokionez, hau izan zen saio onenetakoa. Lasaia, baina freskoa eta irudimentsua.
Ez hain ona: Ile-apaintzailearen txartelik ez zuten utzi.
Barrio Txinokuak
Onena: Originala, freskoa, alaia, gatzduna, txinpartatsua.
Ez hain ona: Logotipoaren proban arazo gutxiago izan zituzten mantelarekin.
Ur Karruxa
Onena: Dena.
Ez hain ona: Bakarrik bederatzi minutu iraun zuela.
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.