Alfonso Sastreren 'Escuadra hacia la muerte' taularatuko dute larunbatean Itsas Etxean. Paco Azorinek zuzenduko du eta Unax Ugalde dago aktore taldean.
Unax Ugalde eta Julian Villagran, obraren antzezpen batean
Alfonso Sastrek 1950ko hamarkadan idatzitako Escuadra hacia la muerte obra taularatuko dute larunbatean Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean. Pentacion konpainia madrildarraren moldaketa da, Paco Azorin zuzendari gisa duena. Aktore taldean, antzerkian eta telebistan eskarmentu handiko seikote bat dago: Unax Ugalde, Julian Villagran, Carlos Martos, Jan Cornet, Ivan Hermes eta Agus Ruiz.
Hondarribian bizi den idazleak jatorrizko obran proposaturiko eszenografia berritu du Azorinek, baina forma bakarrik, testuari eutsiz. Sastrek HITZAri esan dionez, “irrikaz” dago konpainia madrildarraren moldaketa ezagutzeko: “Egia da obra maiz eta leku ugarietan taularatua izan dela, baina, hori horrela izanik ere, hunkitzen nau ikustea hain bizirik dagoela. Oso urduri nago, Azorinek eta bere aktoreek egin dituzten moldaketak ezagutzeko irrikaz nago”.
Adi, sarrerak oso ondo saltzen ari dira-eta. Arma Plazan eros daitezke, edo Kutxabanken Interneteko atariaren bidez. Prezioa 15 euroan jarri dute, 8 euro 18 urtetik beherakoentzat.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.