Irun eta Hondarribiko 220 dantzari eta 20 musikari inguru bildu ditu 2017ko Euskal Inauteriak. Astelehenean argazki bilduma argitaratuko du HITZAk.
Haurrak nekatuta iritsi dira Erromes plazara, baina dantzarako gogoz
Ederra izan da aurtengo Euskal Inauteria, Kemen Dantza Taldeak antolatu eta gaur eguerdian harrobiko Adaxkako dantzariek burutu dutena. Eguraldia lagun, hiriko erdigunea kolore alaiez zipriztindu du Kemenek. Pio XII. plazatik abiatu dira dantzariak, hamabiak baino zertxobait lehenago, eta Erromes plazarainoko ibilbidea egin dute kalejiran. Zabaltza eta San Joan plazetan geldialdiak egin dituzte, dantzatzeko.
Aurten Luzaideko inauteriak irudikatu dituzte eta Adaxkako haurrek hango dantzak eta jantziak nolakoak diren ikasi ahal izan dute. Haurrek eta gurasoek, noski.
Irun eta Hondarribiko 220 dantzari eta 20 musikari inguru bildu ditu 2017ko Euskal Inauteriak. Astelehenean argazki bilduma argitaratuko dugu, ekitaldian eginiko dozenaka argazkiekin.