21:30ean irekiko dituzte Jostaldiko ateak eta mila lagunentzako sarrerak banatuko dituzte. Taberna zerbitzua egongo da.
Soinu probak egiten ari dira, gauean dena ondo joan dadin
Ia dena prest dago Hondarribiko IV. Herri Olinpiaden parodia probarako. Une honetan soinu probak egiten ari dira, gauean ezustekorik egon ez dadin. 21:30ean irekiko dituzte ateak eta 22:00etan hasiko da ikuskizuna.
Sarrera libre izango da, baina txartela hartu behar da sarreran —beharrezkoa da, segurtasun araudia medio—. Doan izango da sartzea, baina olinpiadetako kideak zozketa baterako txartelak saltzen ariko dira, euro batean. Adi beraz, erosteko. Opari oso onak bildu dituzte eta zozketa gaur bertan izango da, epaimahaiak erabakitzen duen bitartean.
Taberna zerbitzua jarriko dute gaztek eta tabernan nahiz zozketarekin aterako duten diruak, parodia Jostaldin antolatzeak sortzen dizkien gastuak ordaintzeko lagunduko die. Hortaz, hurbildu lasai tabernara, baina pasatu gabe.