Jaietan jo nahi duen tokiko edozein talderentzat deialdia luzatu du udaletxeak eta izena emateko epea ireki dute.
Aurtengo Irungo jaietan tokiko taldeek joko dute.
Tokiko musika taldeek aukera izango dute aurtengo Irungo jaietan jotzeko. Irungo Udaleko Kultura Saila lanean jarri da San Pedro eta San Martzial jaien musika egitarauarekin. Jaietan jo nahi duen tokiko edozein talderentzat deialdia luzatu du udaletxeak eta izena emateko epea ireki dute. Martxoaren 7ra arte izango dute aukera herriko bandek euren izena emateko. Erabakia herri bozketa bidez aukeratuko da, jaietako kartel irabazlearekin egiten den bezala.
Baldintzak
Deialdi honetara aurkeztu ahal izateko baldintza batzuk bete beharko dituzte taldeek. Taldearen %50a Irunen erroldatua egotea —urte mugarik gabe—, 60 minutuko ekitaldia eskaintzea, edo ekaineko 23, 24 edo 28 egunetan jo ahal izatea dira bete beharreko baldintza horiek. Gainera, aurreko urteetan jo ez duten taldeek ere aurten jotzeko aukera izango dute.
Interesa duten bandek Irungo Udaleko
web orrialdean aurkituko dute izen-emate orria, ondoren
posta elektroniko honetara bidaltzeko. Banden aukeraketarako herri botazioaren deialdian lanean ari dira dagoeneko Irungo udaletxean.