Gaurko Andreak berdintasunaren aldeko elkarteak martxoko hilabeteari begira IX. jardunaldiak antolatu ditu.
Gaurko Andreak taldeak martxorako IX. jardunaldiak prestatu ditu.
Gaurko Andreak berdintasunaren aldeko elkarteak martxoko hilabeteari begira IX. jardunaldiak antolatu ditu. “Emakumeen ahotsak entzun ahal izateko, hauek lehenengo lerroan jarriz eta emakume ezberdin eta anitzen hitzak goraipatuz” ekingo diote
Emakumeen ahotsak deituriko jardunaldi horiei. Hitzak eta Dantzak bat egiten duten ikuskizunak eskainiko dira, martxoaren 8aren inguruan jorratuko diren jardunaldi hauetan.
Martxoaren 3an, ostirala, emango diote hasiera ekitaldiei. Lehenengo saioa Palmera Montero Gizarte Zentroko 2. aretoan izango da, 19:30ean. Hitzak eta dantzak bat egiten duten ikuskizuna izango da ikusgai Itziar Gomez Sarasola bikoizle eta gidoilari eta Malen Garmendia dantzari eta irakaslearekin. Ikuskizun honetan, munduko emakume ezberdinen hitz eta gogoetak islatuko ditu Gomezek, eta Garmendia dantzariaren gorputzaren eskutik sentimenduak adieraziko dira.
Martxoaren 16an, osteguna, Palmera Monteroko areto berberean izango da bigarren ekitaldi hau. 19:00etan Maria Morales Carson idazle eta kazetariak
La conciencia del tiempo izenpean egin duen liburu eta ikus-entzunezko produkzioa aurkeztuko du.
Gaurko Andreak taldeak prestatutako jardunaldi hauen bukaera martxoaren 23an, osteguna, izango da. 19:00etan, leku berberean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Kontseilaria Estefania Beltran de Herediak Jaurlaritzak martxan jarri dituen segurtasun politika berriak aurkeztuko ditu. Honen ostean, ideiak, galderak eta ikuspuntu ezberdinak elkarbanatzeko ordua izango da. Hau guztia bukatu ondoren, Irungo EAJk mokadutxo bat eskainiko die hara gerturatutako guztiei.