Jean Pierre Harokarene Euskal Preso ohiak Ipar Euskal Herrian jarraitzen du, joan den ostiralean Espainiako Poliziak mugan utzi zuenetik.
Harokarene, hirugarrena ezkerretik hasita, ostiralean, bere senide eta lagunekin.
Jean Pierre Harokarene euskal preso ohiak Ipar Euskal Herrian jarraitzen du, joan den ostiralean Espainiako Poliziak
Pausun utzi zuenetik. Hego Euskal Herrira
sartzea galarazia du, eta gaur egun Pausun dago, prozesu judiziala amaitu bitarte.
HITZArekin mintzatu da gaur. “Ipar Euskal Herrian nago, eta orain Soriako prozesu administratiboak martxoaren 2an hartuko duen erabakiaren zain”, esan du Harokarenek. Epaiketa hau egin arte Pausun finkatu da eta egun hauetan “Harrerakoekin egotea, Yoldirekin —abokatua— eta etxe txiki bat alokatzea” izan da irundarraren egunerokoa. “Lehen egun hauek beti konplikatuak izaten dira”, gehitu du Harokarenek.
Hego Euskal Herrira sartzeko debeku horren inguruan, argi du berak bizitza bertan egin duela: “1968tik Hego Euskal Herrian egin dut nire bizitza. Ipar Euskal Herrian senideak izan arren, lana eta egunerokoa hegoaldean egin dut”. Konponbiderik ba ote dagoen aipatzean, “ez dakit, normalean bai”, eta berarentzat beharrezkoa den gakoa zehazten du Harokarenek: “Burua beti hotza eta lasaitasuna behar da, ez bihotzaren erantzunaren zain egon”.
Martxoaren 2ra itxaron beharko du irundarrak, Hego Euskal Herrian sartzeko duen debekuaren epaiketaren erabakia jakiteko.