Federazio Kopan izan da, eta Atletico Saguntinoko jokalari baten eskutik jaso ditu.
Atzo Federazio Kopako finalerdietako partida izan zuen Real Unionek etxean, Atletico Sangutinoren kontra. 0-0 bukatu zen. Edonola ere, norgehiagoka horretako albistea lehiatik kanpokoa izan da. Thaylor Lubanzadio Real Unioneko jokalariak talde bisitariaren jokalari baten irain arrazistak jaso zituen. Honek
Beltz putasemea deitu zion.
Gaur, hainbat babes mezu jaso ditu Thaylorrek sare sozialetan, eta hala nola, Real Unionek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkartasuna adierazi die. Real Unionek gertakaria salatzeko ekintzaren bat egiten baldin badu, jokalariak bere babesa izango duela adierazi du.
Denis Itxaso Kirol diputatuak neurriak hartzeko eskatu du: “Epaile, kirol federazio eta lehia batzordeari neurriak hartu eta zigorrak ezartzeko eskatu behar zaie horrelako ekintzen aurrean, kirol mundutik behin betiko atera daitezen”.
Horrez gain, Atletico Saguntinok ere elkartasuna adierazi dio Real Unioneko jokalariari. Etxean ere iritsi dira babes mezuak Bidasoaren eskutik edo Jose Antonio Santano alkatearen eskutik, besteak beste.
Thaylor Lubanzadio Real Unioneko jokalaria Gernikaren kontrako partidan (Argazkia: Luis Eizagirre)