Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako gizonezkoen paleta argentinarreko finalak jokatu dira Irunen larunbatean
Aurtengo finalak larunbatean jokatuko dituzte Irunen.
Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako gizonezkoen paleta argentinarreko finalak jokatu dira Irunen larunbatean. 11:00ean hasiko da jaialdia, eta Irungo Ramuntxo Berri trinketean lehen eta bigarren mailako finalak jokatuko dituzte.
Lehen mailako finalean, Ramuntxo 4 (Larrarte-Almandoz bikotekideek osatuta) eta Kurpil Kirolak 1 (Sorzabalbere-Arrospide bikoteek eratuta) taldeak lehiatuko dira. Partida bukatu ostean, bigarren mailako finalaren ordua izango da. Kasu honetan, talde berberek jokatuko dute (Ramuntxo 4 eta Kurpil Kirolak 1), baina maila ezberdinean. Honakoan, Ramuntxo 4 taldea, Mutuberria eta Labaien kideek osatzen dute eta Kurpil Kirolak 1 taldea berriz, Ramirez eta Martinez jokalariek.
Hurrengo aste bukaeran jokatuko dituzte eskuz binakako zein xareko finalak, hauek ere Irungo Ramuntxo Berri trinketean.