Pecozza United talde irundarra kontzertuan.
Inauteriak ospatzeko egundoko egitaraua prestatu du irungo Lakaxita gune autogestionatuak. Ostiral eta igandean zehar antolatu duten egitarau honetan, bakarrizketa sakon bat eta hainbat kontzertu antolatu dituzte.
Ostiralean emango diote hasiera , hilak 24, kontzertu egitarauari. Ikusleak dantzan jarriko dituen lehen musika ekitaldia Donostia eta Usurbildik datorren Zozo musika taldeak eskainiko du. Ondoren, Katuarrai getariarrak izango dira eszena toki gainean. Egunarekin amaitzeko, etxeko talde batek eskainiko du azken kontzertua. Pecozza United izenez ezagutzen da taldea eta 90. hamarkadan hasi ziren jotzen. Elkartu gabe urte batzuk pasa ostean, 2013-2014 denboraldian berriro elkartu ziren. Musika ekitaldi hauek 21:30etatik aurrera izango dira.
Igandean, hilak 26, bakarrizketaren txanda izango da. 18:00etatik aurrera pintxo-potea eskainiko da, geroago —19:00ak aldean— bakarrizketarekin hasteko. J.B. Pedradas antzezleak eskainiko du monologoa.
La Doctora Miguelez izendatutako bakarrizketa eskainiko du antzezleak. Ekitaldi hau gazteleraz izango da.