Gaurtik aurrera Luis Mariano eta Artaleku artean kokatutako igogailuak Irungo hiritarrentzat eskuragarri egongo dira.
Emakume bat Artalekuko igogailua erabiltzen gaur goizean.
Gaurtik aurrera, Luis Mariano eta Artaleku artean kokatutako igogailuak Irungo hiritarrentzat eskuragarri egongo dira. Artalekuko igogailuen obra horietaz gain, aparkalekuko sarrera eta Karrika Nagusitik sarbide berriak egin dira. Gainera, kiroldegia Luis Marianorekin banatzen zuen horma eraistea ere egin dute azkeneko hilabeteetan. Lan horiek irisgarritasuna hobetzeko aukera eman diete irundarrei, aipatutako Artaleku alderdian. 06:30etatik 23:00ak arte egongo dira martxan igogailuak.
Bi igogailuak laguntzen dituzten eskaileren sarbidea irekia dago pasa den urtarriletik, baina azken orduko erremateak eta baimenak falta zirela eta, igogailuen irekiera gaurko egunerako atzeratu du Irungo Udalak. Obren amaitzean, Jose Antonio Santano alkatea, Obra eta Bide Publikoen ordezkaria eta Javier Mutuberria Oronako zuzendari nagusia izan dira gaur goizean.
Igogailuen diseinua Norte Sur, Arquitectura y Urbanismo enpresak egin du, eta Urbycolan izan da lanak egin dituen enpresa. 1.058.711,78 euroko aurrekontuarekin bideratu dira, eta Eusko Jaurlaritzaren finantzazioa ere jaso dute.
Gipuzkoako lehena
Igogailuetako batek itxura klasikoa du, baina besteak Gipuzkoan orain arte ikusi ez diren ezaugarriak ditu. 30 pertsonentzako edukiera du igogailu horrek, 10 metroko altuerara iristen da modu inklinatu batean, funikularren antzera. Gipuzkoan ezaugarri horiek dituen lehen igogailua da.