Blaganek antolatuta eta inauteriei lotuta, iaz argitaratutako liburuan oinarritutako solasaldia gidatuko du Txingudi Ikastolako irakasleak.
Edu Zabala Garagartzak inauteriei buruzko hitzaldia emango du gaur (asteazkena) Hondarribiko Kultur Etxeko 103 aretoan, 19:00etatik aurrera. Blagan Euskara Elkarteak antolatu du eta iaz Zabalak argitaratu zuen liburua izango du oinarri.
Inauteria, gizakia naturaren kontra da argitalpenaren izenburua, eta Euskal Herriko nahiz atzerriko inauteri desberdinen arteko harremana ulertzeko saiakera bat dela esana du egileak berak.
Hitzaldiaren ondoren solasaldia egingo dela aurreratu du Blaganek.
Edu Zabala. ‘Inauteriak. gizakia naturaren kontra’ liburuaren egilea.