Hilaren 5ean atera zen Burgosko espetxetik, auzi beragatik bigarren espetxealdia beteta.
Martxoaren 5ean bazkari berezia egingo dute Hondarribiko Olagarro elkartean, Emilio Castillo preso ohiari ongietorria emateko. Hilaren 5ean Burgosko espetxetik atera zen,
Faisan auziagatik ezarri zioten
zigor osoa bete eta gero. Preso eta iheslarien Hondarribiko sostengu taldeak jakinarazi duenez, “atseden egun batzuen ondoren herriko lagunekin bazkari bat egiteko prest agertu da”.
Martxoaren 5ean egingo dute bazkaria, igandez. Izena eman nahi duenak,
posta elektronikoz egin dezake, edo Olagarron jarriko duten zerrendan bere izena gehituz.
Emilio Castillo, Burgosko espetxetik ateratzeko unean