Tolosaren kontra lehiatuko da Bidasoa, partida bakarrera.
Bidasoa Irun taldekoak prest dira Anaitasuna jasotzeko (www.cdbidasoa.eus).
Tolosaren kontra jokatuko du, bihar, Bidasoak Euskal Kopako finalaurrekoa. Kanporaketa partida bakarrera izango da, eta Tolosara (Usabal kiroldegira) bidaiatu beharko du. 20:00etan hasiko da.
Bestalde, larunbatean, Naturhouse La Riojaren kontra neurtu beharko ditu indarrak, orduan ere kanpoan, Logroñon. 20:00etan hasiko da partida.
Bolada ona zeraman Bidasoak arerio zuzenekin izandako azken partidak irabazi ondoren. Hala ere, azken jardunaldian ezin izan zuen Ademar Leon menperatu; gutxigatik, hala ere. 28-31 geratu zen markagailua. Naturhouse La Riojaren kontrako partidan ere etxeko taldea izango da faborito, hirugarren tokian baitaude errioxarrak.