Hondarribiarrak Errioxako Parlamentuak antolaturiko Espainiako X. Pintura Lehiaketa irabazi du. Sariaren diru-kopurua 10.000 eurokoa da.
Epaimahaia, Iñaki Grazenea hondarribiarraren lanarekin (arg: Errioxako Parlamentua)
Iñaki Grazenea artista hondarribiarrak Errioxako Parlamentuak antolaturiko Espainiako X. Pintura Lehiaketa irabazi du,
Moabit I lanarekin. Lehen sariarekin, 10.000 euroko saria irabazi du Grazeneak. 485 artista aurkeztu ziren lehiaketara eta larunbatean eman zuten sarien berri. Hondarribiarraz gain, Maria Bastida errioxarra ere saritu zuten epaileek, 2.000 euroko gazteen sariarekin.
Azken urteetan bortizkeria, askatasuna eta kontrolaren gaineko hausnarketa darabil Grazeneak, eta hausnarketa horren barruan kokatzen da
Moabit I, XIX. mende erdialdean Berlinen eraikitako presondegian oinarritzen den artelana.
Errioxako presidente Ana Lurdes Gonzalezek “margolari guztien ahalegina eta ardura” nabarmendu zituen larunbatean, lehiaketako sariak ezagutarazteko ekitaldian. Izan ere, “margolariei laguntzea, sorkuntza artistikoa dinamizatzea eta sortzaileengan, batez ere gazteengan, eragitea”, bilatzen du Errioxako Parlamentuaren ekitaldiak.