25 lagunek parte hartu dute aurtengo Irungo Udaleko gazte batzarrean.
25 gazte batu ziren Irungo Udalean.
Ostiral honetan, hilak 17, gazte batzarraren saio berri bat egin da Irungo udaletxean. DBHko hirugarren mailako Toki Alai eta Irungo La Salle ikastetxeetako 25 gaztek azkeneko hilabeteetan eskolan izan dituzten hizketa eta argudiatze prozesuetan atera duten lana aurkeztu dute, Giza Eskubide eta Balioen ordezkaria den Mónica Martínez, eta Udalbatzarraren aurrean. Batzarrean, giza eskubideen inguruan gazte hauei sortu zaizkien proposamenei buruz aritu dira.
2004 urtetik martxan dabilen programa honetan, Irungo gazteen artean entzute aktiboa eta enpatia bezalako balioak sustatu nahi izan dira. Programa honek bi helburu ditu. Alde batetik, bizikidetza, tolerantzia, elkartasuna edo giza eskubideak bezalako balioak sustatzea, eta bestetik, prozesu demokratikoak eta hauek duten balioa Irungo gazteen artean bermatzea.
200 lagun inguruk parte hartu dute azkeneko hilabete hauetan Irungo Udaleko prozesu honetan. Aurreko urtean bezala, udaleko web orrialdetik eta Teledonostitik zuzenean ikusteko aukera eman dute.