Lau egunetan izango dira ikastaroak martxoan zehar.
Bihar emango diete Puianako ekobaratzeetako giltzak erabiltzaileei. Norbaitek nekazaritzaz ideia askorik ez badu, erabiltzaileei nekazaritza ekologikoari buruzko ikastaro bat eskainiko die udalak. Lau orduko ikastaroa izango da.
Lau egunetan izango dira ikastaroak: martxoak 18, 25ean, 27an eta 29an. (Informazio gehiago behean)
Aurretik izena eman beharko da martxoaren 10a baino lehen
Internet bidez edo 943 55 20 20 telefono zenbakian.
Horrez gain, Kutxa Ekoguneak Furgobaratza eramango du tarteka ekobaratzeetara, eta hor ere informazioa eskuratu ahal izango dute erabiltzaileek. Azkenik, informazio osagarria
Interneten ere topatu daiteke.
Ikastaroak
- Martxoak 18 (larunbata). 09:30-13:30 gaztelaniaz edo bi hizkuntzatan taldearen arabera.
- Martxoak 25 (larunbata). 09:30-13:30 euskaraz
- Martxoak 27 (astelehena). 16:00-20:00 gaztelaniaz edo bi hizkuntzatan taldearen arabera.
- Martxoak 29 (asteazkena). 16:00-20:00 gaztelaniaz edo bi hizkuntzatan taldearen arabera.
Puianako baratze parkean 75 partzela egin dituzte.