Nahiz eta gutxieneko soldatak igo, Eusko Jaurlaritzak DSBE KPIaren arabera gaurkotuko duela aurreratu du.
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentak (DSBE) ez du %8ko igoerarik izango aurten; alegia, Espainiako Gobernuak gutxieneko soldatan igoera hori aplikatu arren, Eusko Jaurlaritzak aldaketa iragarri du, eta DSBE KPIaren arabera gaurkotuko duela esan du. Si Se Puede Irunek, ordea, ez du aldaketa hori egiteko inolako arrazoirik ikusten, eta DSBE jasotzen dutenei %8ko igoera aplikatzeko eskatu du.
Eskaera hori aurrera eramateko mozio bat aurkeztu du.
SPIren arabera, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 64.000 familiak jasotzen dute DSBE, eta herritarrek aitortutako eskubidea dela gogorarazi du. “Araudian oso argi adierazten da zein erreferentzia hartu behar den zenbatekoa ezartzerakoan”, gaineratu du, eta bertan gutxieneko soldatari erreferentzia egiten zaiola berretsi du.
David Soto, Si Se Puede Irunen zinegotzia