Ezkerreko alderdi abertzalea "bilkura zabalak" egiten ari da eskualdeka. Oarso-Bidasokoa Oiartzungo pleno aretoan egingo dute gaur.
Sortuk urtarrilaren 21ean egin zuen Kongresu Nazionala.
Sortuk Kongresu Nazionala egin zuen pasa den urtarrilaren 21ean. Helburua ezkerreko alderdi abertzalea berriro fundatzea zen. Kontseilu Nazional berria hautatu eta norabide berria finkatuta, eskualdez eskualde bilkura zabalak egiten ari dira.
Oarsoaldeko eta Bidasoko
sortzaileek eta sortuzaleek Oiartzungo udaletxeko pleno aretoan izango dute Birsortzen prozesuaren berri. Gipuzkoako talde osoa bertan egongo da alderdiaren birfundazioari buruzko azalpenak ematen, 19:00etatik aurrera.