Hilaren 25ean egingo da Hondarribiko inauterietako herri bazkaria, Arma Plazan.
Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak jakinarazi duenez, “erritmo onean” ari dira saltzen inauterietako larunbateko herri bazkarirako sarrerak. 20 euro balio dute eta Ttopara kafetegian (Arma Plaza) eta Etxeberria tabernan (Kale Nagusia) eros daitezke.
Hilaren 25ean egingo da inauterietako bazkaria Arma Plazan, estalpean. Bazkarira joan nahi dutenek bi baldintza bete behar dituzte ezinbestean: mozorrotuta eta ondo pasatzeko gogoz joatea. Hilaren 22ra arte eros daitezke txartelak.

Estalpean egingo da bazkaria, Arma Plazan