Eskola parean espaloia luzatu dute, eta aparkatzeko erabiltzen den lur zorurako sarbidea hobetu.
Bukatu dira Hondarribiko Udalak Biteri kalean egin dituen lanak. Kalearen hasieran dagoen orubean egin dituzte, eskola parean. “Espaloia osatu egin da aurretik zegoenaren irizpidea jarraituz, eta une berean oruberako sarrera eta irteera hobetu egin da”, azaldu du udalak.
Urbycolan enpresak egin ditu lanak, 39.594 euroko aurrekontuarekin. Bi aste inguruan hasi eta bukatu dute obra.
Orubearen sarrera hobetu eta espaloia luzatu dute