Etxean bertan izango da bertso saioa Ebie ai do! goierritarren kontra, larunbatean.
Larunbat honetan, hilak 18, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako estreinako saioa izango du Txingudi IIk. Etxean bertan izango da bertso saioa Ebie ai do! goierritarren kontra (Beasain, Ordizia, Zaldibia eta Legorreta). Saioa Irungo Mendizale Elkartean (Larretxipi kalea) izango da, 19:00etatik aurrera.
Irunek bi talde izango ditu: Txingudi I eta Txingudi II. Bigarren talde honetako bertsolariak Aitor Errazkin, Manu Goiogana, Zuhaitz Olazabal eta Egoitz Zelaia izango dira.
Txingudi IIren hurrengo saioa martxoaren 10ean izango da. Taldekide ditu Ebie ai do!-rekin batera, Punttuka eta Itziar.
Txingudi Iek, berriz, martxoaren 3an izango du lehenengo saioa. Talde berean daude Ereñotzu eta Erniarraitz 2.
Gipuzkoako herriartekoan arituko den Txingudi II taldea.