Bilera honekin Alkatea Auzoetan programaren barruan aurreikusita zeudenen erdiak egingo ditu alkateak.
Alkatea Auzoetan programaren barruan, ostegun honetan, hilak 16, Pinudin izango da Jose Antonio Santano alkatea. Bilkura 19:00etan izango da auzo elkartearen egoitzan (Pinudi 14).
Bilera honekin aurreikusita zeudenen erdiak egingo ditu alkateak. Zortzi auzotatik pasatu da iazko otsailaz geroztik: Larreaundi, Belaskoenea, Artia, Dunboa, Behobia, Elitxu, San Migel eta Anaka-Puiana.
Batzarra auzotar guztiei irekia dago, eta bertan, euren ideia, zalantza eta iritziak botatzeko aukera izango dute. Bileraren ondoren, ondorioak
udalaren webgunean argitaratuko dituzte.
Norbaitek joaterik izango ez balu, ekarpenak egin ditzake
webgune horretan bertan.
Alkatea auzoetan bilera errondaren barruan, Artian egindako bilera.