Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Liderra baino gehiago izan da Hondarribia Ikasbasket

Campus Prometeren etxean irabazi duen lehen taldea da Ikasbasket. Hirugarren jarri da sailkapenean.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/02/13
Inork aurretik egin gabekoa lortu zuen Express Hondarribia Ikasbasket taldeak larunbatean, Campus Promete liderraren etxean irabazi zuen (59-61). Denboraldian Logroñoko Adarragan irabazi duen lehen bisitaria izateaz gain, Bigarren Euskal Ligako aurreneko bosten artean sailkatzeko urrats izugarria eman zuen Hondarribiko taldeak. Lehen sailkatuak baino garaipen bat gutxiago du orain Ikasbasketek, eta seigarrenarekiko hiru garaipeneko tartea ireki du. Lehen zatia oso parekatua hasi zen. Errebotean gehiago ziren errioxarrak, eta bidasoarrak defentsan eta kanpoko jaurtiketetan. Lehen partziala Ikasbasketen aldekoa izan zen (12-16). Bigarren laurdenean, alderantziz, Campus Promete hiruko marratik asmatzen hasi zen, eta zelai osoan presionatzen hasi ziren. Baina Ikasbasketek maisuki gainditu zuen etxekoen presio hori eta atsedenaldira lau puntu aurretik joan ziren Mironen neskak (27-31) Aldalekutik bueltan bi taldeek oso argi zuten partida irabazteko defentsa gogortu behar zela. Horren adierazle, hirugarren laurdeneko partziala: 6-8, berriro hondarribiarren alde. Azken hamar minututan errazago saskiratu zuten bi taldeek. Ikasbasketek minutu oso onak izan zituen eta 11raino handitu zuen aldea, sei minuturen faltan. Orduan erakutsi zutek errioxarrek zergatik dauden lidergoan. Defentsa estutu zuten, baloiak lapurtzen hasi ziren eta kanpotik puntuak sartzen hasi ziren, markagailua iraultzeraino. Bi minutu falta zirela bi aurretik jarri zen Campus Promete. Kiroldegia alde, partida etxean geratuko zela zirudien. Baina Hondarribiko taldea ez zen kokildu. Tiro libreen marratik asmatu zuten, Jennifer Zelaietak hirukoitza sartu zuen eta Leire Izagirrek jarri zion ginga pastelari, jokaldi paregabe batekin. Izagirre eta Zelaieta izan ziren hain zuzen ere berdeen saskiratzaile onenak, 18 eta 16 punturekin hurrenez hurren.
Ikasbasket

Defentsako lana da Express Hondarribia Ikasbasket taldearen armarik onena

Hurrengoa, etxean Datorren asteburuan aukera polita izango dute hondarribiarrek Bigarren Mailako goialdean egonkortzeko. Etxean jokatuko du, mailari eusteko borrokan buru belarri dagoen Proyecta It Oncineda Lizarrako taldearen kontra. Orain arte lau partida irabazi eta hamar galdu ditu Oncinedak eta lehen itzulian bederatzi puntuko aldeagatik galdu zuten Ikasbasketen kontra.

Hondarribiko asteburuko kirol emaitzak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.