Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Beste hiru puntu zulotik ateratzeko

Mutrikuren aurka irabazita Ohorezko Mailako sailkapenean bi postu irabazi ditu Hondarribia FE-k, eta jaitsiera postuak utzi ditu.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/02/13
Hondarribia FE futbola

Hondarribia FE-ko jokalariak, garaipenaren gola ospatzen

Hondarribia FE-k bigarren garaipena lortu du segidan eta sailkapenean jauzia eman du. Mutrikuren aurka 1-0 irabazita, hamalaugarren postura igo da taldea, abendutik lehen aldiz jaitsiera postuei izkin eginez. Partida parekatua izan zen larunbatekoa, edozeinek irabazi zezakeena. Lehen zatian Mutriku gehiago izan zen, sailkapenean bosgarren postuan egotea kasualitatea ez dela erakutsiz. Baina atsedenaldiaren ondoren Hondarribiak pausu bat aurrera eman zuen, zelai erdian presioa handituz. Mutrikuarrek atzera egin zuten eta berdeak aurkariaren atera hurbiltzen hasi ziren. Bigarren zatiko aukera argienak etxekoek izan zituzten. Hegaletatik ondo iritsi ziren, baina bukatzea falta zitzaien. Kornerretan eta faltetan arrisku handia sortu zuten eta gola sartu baino lehen beste hiruzpalau aukera garbi izan zituzten. Airetik sortzen zuten arrisku handiena eta airetik iritsi zen gola, erremate bikain baten ondoren. Azken minutuetan aurrera jo zuten mutrikuarrek eta atzera, behartuta, Hondarribia FE-k. Berdinketa lortzeko abagune bat baino gehiago izan zituzten bisitariek baina, atezainak geldiketa onak egin zituelako, eta aurrelariek azken metroetan huts egin zutelako, 1-0ko emaitzarekin iritsi zen partidaren amaiera. Denboraldian lehen aldiz bi partida jarraian lortu ditu Hondarribiak. Larunbateko garaipenari esker, jaitsiera postuetatik atera da. Ostadarrek, Aloña Mendik eta Beti Gaztek, hirurek berdindu zuten, eta hirurak aurreratu ditu taldeak (ikusi sailkapena). Hamalaugarren tokian jarri da 20 punturekin, Aloñak eta Ostadarren baino puntu bat gehiago eta Beti Gaztek baino bi gehiagorekin. Azken postuan Martutene dago, oso urruti, 9 punturekin. Hurrengo partidan gauza asko izango ditu jokoan, aurkari zuzen baten kontra jokatuko baitu, Beti Gazterekin. Azken partidetako seriotasuna erakutsiz gero, Lesakan punturen bat urratzeko aukera izango du Hondarribiak. Lehen itzulian erraz nagusitu ziren hondarribiarrak (3-0).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.