Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kate-begiak batuz, errefuxiatuenganaino iristeko

Hondarribia-Katsikas elkarteak tona bat gatza jasoko du bihar Gesaltza-Añanan, Greziara bidaltzeko. Arraun Elkartearen furgoneta batekin joango dira.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2017/02/09
Hondarribia-Katsikas Boluntario taldeak beste dohaintza bat jasoko du bihar, Greziarako. Oraingoan, Gesaltza-Añanako (Araba) Gatz Harana Fundazioak tona bat gatza emango die hondarribiarrei, Greziako kanpalekuetan bizi diren errefuxiatuei bidaltzeko. Eguerdian jasoko dute gatza, Gatz Haranean bertan. Ekimena Hondarribia-Katsikasena den arren, elkarte askok hartzen dute parte ekintza berri honetan. Hala, Hondarribia Arraun Elkarteak utzitako ibilgailu batekin joango dira gatzaren bila, eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren biltegi batera eramango dute. Handik, Zaporeak elkarteak bidaliko du Greziara, Kiosen abian duten sukaldean erabiltzeko. Gabonen aurretik Hondarribiko Nautikoan bildutako azukrea eta tea ere sartuko dituzte bidalketa berean, baita gatza familien artean banatu ahal izateko Zamudioko Gutierrez Angulo enpresak hondarribiarrei emandako ehunka poto ere. Hondarribia-Katsikas taldeak adierazi duenez, duela hilabete batzuk hasi ziren proiektu hau prestatzen: “Berez, lehenago egin behar zen bidalketa, Katsikasera, baina Greziako egoera oso aldakorra da eta bidalketa hura atzeratu behar izan genuen”. Azaldu dutenez, egitasmoa guztiz birplanteatu behar izan dute: “Nora, nola, noren bitartez… dena aldatu da, eta hilabete batzuk eman ditugu dena lotzen. Gure asmoa beti izan da egiten duguna egiten dela bermatzea, gauzak bidali, iritsi eta banatzen direla ziurtatzea. Hori lotu arte ez gara gatzaren bila joan, nahiz eta dohaintza abendutik hitzartua dugun”. Eguerdiko hamabietarako prestatu dute gatzaren dohaintza egiteko ekitaldia Gesaltza Añanan. Hondarribiko HITZAk zuzeneko kontakizuna egingo du Twitter bidez.
Gabonetako Haur Margo Lehiaketa Solidarioa

Gabonen aurretik azukrea eta tea bildu zuten Nautikoan. Bihar gatzaren bila joango dira

Erlazionatutako edukiaGabonak margotu dituzte, errefuxiatuen alde
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.