Si Se Puede Irunek entregatu ditu gizarte klausulen araudirako bere ekarpenak.
Atzo, asteartea, entregatu zituen udaletxean gizarte klausulen araudirako bere ekarpenak SPI Si Se Puede Irunek. Udal taldeak gizarte klausulen garrantzia nabarmendu du, “udalaren kontratazio guztietan ikuspegi soziala txertatzea bultzatzen baitu”.
Gizarte klausulek ika-mika handia sortu dute azken asteotan.
Egin dituen ekarpenen artean, araudia udalak parte hartzen duen entitate guztietara zabaltzea eskatu du: Irunvi, Bidasoa Bizirik… Horrez gain, kontratazioen ekarpena kontratazio mahaitik egitea galdegin du, “ez bakarrik alkatetzatik edo gobernu batzordetik”.
Adjudikatzerako garaian, gizarte klausulek zein portzentaia izango duten erabakitzeko irizpideak edo baremazioa osatzeko proposamena ere luzatu du. Horrez gain, euren konpromiso soziala frogatzeko gai diren enpresak kontratatzeko deia egin du SPIk, eta lana exekutatzen ari bada ere, gizarte klausulak urratuz gero, kontratua desegiteko aukera egotea, isunak jartzeraino iritsiz.
Horniketen kontratuei (janari eta arropa, energia…) ere irizpide sozialak aplikatzeko eskatu du udal taldeak, hala nola, bidezko merkataritzaren irizpideak erabiliz, baita teknologia arloko kontratuetan ere; adibidez, aniztasun funtzionala duten pertsonak kontratatuz.
Oinarrian eduki dituzten beste herrietako gizarte klausulak kontuan hartzeko ere proposatu du SPIk.
Carlos Reglado eta David Soto SPI Si Se Puede Iruneko hautetsiak.