Udal kontserbatoriotik 22 ikaslek hartu zuten parte. Euskal Herriko 758 piano jotzailek hartu dute parte jaialdian.
Irungo Udal Kontserbatorioko hainbat ikasle dominekin etorri dira Andoaingo Piano Jaialditik. Guztira, zortzi urrezko domina, hamabi zilarrezko eta brontzezko bi lortu dituzte. Euskal Herri osoko piano jotzaileak batzen dituen jaialdia da, eta, guztira, 758 piano jotzaile bildu ditu aurten, 6 eta 18 urte artekoak. Joan den asteburuan egin zen Bastero kulturgunean.
Udal kontserbatoriotik 22 ikaslek hartu zuten parte, eta Amane Agerraldek, gainera, aipamen berezia jaso zuen B kategorian (12-14 urtekoak). Nabarmentzekoa da ere 6 urteko Ariane Puentek egindakoa, 11 urtetarainoko kategorian sari gorenena lortu baitzuen.
Saridunak
A Kategoria (11 urtera arte)
- Urrea: Asier Fernandez de Barrena, Adrian Garduño, Ariane Puente eta Olatz Suarez.
- Zilarra: Nahia Amantegi, Unai de la Fuente, Jinyu Jung eta Aitana Fernandez.
B Kategoria (12 eta 14 urte)
- Urrea: Nora Carrillo, Angel Gonzalez etaAndrea Ochoa.
- Zilarra: Markel Amantegi, Niriel Lekuona, Andoni Ortega, Mattin Salas eta Erika Samardzic.
C Kategoria (14-18 urte)
- Urrea: Marcos Hernandez, Olatz Iraola eta Beñat Perez de Arenaza.
- Zilarra: Maddi Perez de Arenaza.
Ariane Puentek sari gorena jaso zuen 6 urterekin, 11 urtera arteko kategorian.