Final erdietarako sailkapena izango du jokoan, Ponferradinaren kontra.
Bihar, asteazkena, Real Unionek Federazio Kopako partida jokatu du, Ponferradinaren kontra. Partida etxean, Gal Stadiumean, izango da, eta 19:00etan hasiko da. Oraingo honetan, ordea, berritasun bat izango du: sarrera dohainik izango da.
Talde irundarra final laurdenetan dago, eta joaneko partida Ponferradan 0-0 berdindu ondoren, final erdietarako sailkapena lortu nahi du etxean. Federazio Koparen aldeko apustua egin du klubak, beraz, zaleen bultzada ezinbestekoa izango da lehiaketan aurrera egiteko. Nahikoa izango du bisitariek baino gol bat gehiago egitea. 0-0 ez den berdinketa batekin Ponferradina sailkatuko bailitzateke.
Lehia estua izango da, bi taldeak maila beretsukoak baitira. Horregatik, txuri-beltz guztiak animatu ditu estadiora joatera.
Gal estadioa.