Anzaran plazatik aterako dira, gaur, 19:30ean, Irungo Podemosek deituta.
Asteartero kazolekin kalera ateratzeko deia egin du Irungo Podemosek argindarraren prezioaren garestitzea salatzeko. Gaur, asteartea, bigarrenez egingo dute ekintza hori, eta 19:30ean aterako dira Anzaran plazatik.
Konpainia elektrikoen gehiegikeriei aurre egitea “denen ardura” dela esan dute, eta zentzu horretan, konpainia elektrikoen “tiraniari” eta gobernuen “konplizitateari” ezetz esateko ordua dela gaineratu dute.
Norbaitek joateko aukerarik ez balu, balkoitik kazolekin zarata ateratzeko eskatu dute.
Kazolakada egin dute pobrezia energetikoa salatzeko (Argazkia: Twitter, Vamos Euskadi).