Atzo atera zen Burgosko espetxetik, 75 urterekin, auzi beragatik bigarren atxiloaldia kunplituta. Urtebete eman du preso.
Emilio Castillo, atzo, Burgosko espetxetik ateratzeko unean
Hondarribian bizi den Emilio Castillo 75 urteko irundarra kalean da, Faisan auziagatik epaileek ezarritako zigor osoa kunplituta. Atzo atera zen Burgosko espetxetik, auzi beragatik bigarren atxiloaldia bete ondoren. Hamabi hilabete eman ditu espetxean Castillok, horietatik bederatzi Burgosen.
2006an atxilotu zuten, eta preso sartu. Ondoren libre utzi zuten, zigor osoa betetzeko hamaika hilabete falta zituela. Iazko
otsailaren 3ko arratsaldean espetxeratu zuten berriro Martutenen, 74 urterekin eta gaixotasun larri bat zuela.
Zigor osoa bete arte berriro espetxeratzea agindu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Bere kabuz joan zen presondegira, antzerako egoeran zegoen Jean Pierre Harokarene
Txanpi irundarrarekin batera. Castillok baino bi hilabete gehiago zituen Harokarenek kunplitzeko. Hala, gutxi barru libre beharko luke Harokarenek, zigor osoa beteta.