Ttoparan eta Etxeberrian salduko dituzte, 20 euroan. Bazkarira mozorrotuta joan behar da, nahitaez.
Bihar jarriko dituzte salgai inauterietako larunbatean, hilaren 25ean, egingo den herri bazkarirako txartelak. Hondarribiko Udaleko Kultura departamentuak antolatzen du bazkaria eta, azken urteetan bezala, Arma Plazan egingo da, estalpean.
Bazkarira joan nahi duenak bi gauza egin behar ditu, txartela erosi, batetik, eta mozorroa aukeratu, bestetik. Izan ere, mozorrotuta joatea ezinbestekoa da; bazkarira, noski, ez txartela erostera.
Sarreren prezioa 20 eurokoa da eta Arma Plazako Ttopara kafetegian eta Kale Nagusiko Etxeberria tabernan salduko dituzte. Hilaren 22a uizango da salmentako azken eguna.
Estalpean egingo da bazkaria, Arma Plazan