Udaltzain eta babes zibilak 28 esku hartze egin behar izan dituzte atzoko denboraleak eraginda.
Udaltzaingo eta Babes Ofizialak jakinarazi dutenez, Irunen hainbat kalte sorrarazi ditu atzo izandako haizeteak. Guztira, 28 esku hartze egin behar izan dituzte. Haizea oso zakarra izan zen atzo, eta Jaizkibelen 122 kilometro orduko bolada neurtu zuten.
Kalteei dagokienez, denetarik izan da: teilatu eta fatxadetan kalteak, botatako trafiko seinaleak, iraulitako edukiontziak, zuhaitz eta adarren erorketa… Horietako batzuk ibilgailu batzuetan ere kalteak eragin ditu. Edonola ere, inor ez da fisikoki kaltetua izan, Udaltzaingoaren arabera.
Kalte gehienak igandeko 01:00etatik 20:00etara arte izan dira.
Agenteek hiritarren deiak eskertu dituzte.
Haizeak publizitate kartel bat bota du Irunen (Argazkia: Twitter, Enrique P. Eulate).