Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta, bi mila lagun inguru elkartu ziren larunbatean Hondarribian.
‘Errausketarik ez’ lelodun karteltxoak, manifestazioaren bukaeran
Errausketarik ez dutela nahi eta birziklatzearen alde daudela esateko jendetza elkartu zen larunbatean Hondarribian. Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta, manifestazioak herriko kaleak zeharkatu zituen, Butron pasealekutik hasi eta Damarri plazaraino. ‘Osasuna bai, errausketarik ez’ eta ‘Olano entzun, ez hemen ez inun’ izan ziren gehien errepikatu ziren leloak.