Lehen jardunaldiko logo proba irabazita, Hondarribiko IV. Herri Olinpiadetako lidergoan jarri da Barrio Txinokuak taldea.

Barrio Txinokuak taldeak eginiko marrazkiak irabazi du logo proba
Barrio Txinokuak taldeak irabazi du garai berriko Hondarribiko IV. Herri Olinpiadetako lehen proba, logo lehiaketa. Bistan denez, teknologia modernoenak erabili dituzte 2017ko jokoen ikurra izango den marrazkia prestatzeko.
Logo proba irabazita, lidertzan jarri dira Barrio Txinokuak, hamahiru punturekin. Atzetik, Bionttuen Biasoia eta Klaro kon Gas sailkatu dira (10 puntu bakoitzak), eta ondoren Pexperlantak (zortzi puntu).
Aurten ez da epaimahairik egon eta olinpiadetako parte hartzaileek beraiek erabaki dute logo probaren sailkapena, bozketa bidez.
Ikusi sailkapen osoa,
olinpiadetako webgune berezian