Tailer bat eskainiko dute El Espazion elbarri eta ezintasun profesionala dutenek lan munduratzeko dituzten aukeren berri emanez.
Datorren asteartean, hilak 7, tailer bat egingo dute El Espazion, Bidasoa Bizirik-en eskutik. Tailerra elbarriei zuzenduta egongo da, eta bertan, lan munduratzeko dauden eskaintza eta aukeren berri emango diete. Tailerra 10:00etan hasiko da, eta Katea Legaiak emango du.
Bidasoa Bizirik-ek gogorarazi duenez, beharrezkoa da Elbarritasun Ziurtagiria edo Ezintasun Profesional Iraunkorra izatea. “Garrantzi handiko informazioa” emango dutela jakinarazi du garapen agentziak. Hain zuzen, profil ezberdinetarako jendearen lan munduratzearen alde lanean ari dela gaineratu du, eta, kasu honetan, elbarriak.
Izena emateko
El Espazioren webgunera jo daiteke, 943 63 31 60 telefono zenbakira deitu edo bulegotik pasatu (Anaka 27).
El Espazio bulegoan izango da tailerra.