Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Bi hozkailu erosteko 7.000 euroren bila

Bidasoaldeko Bidazi elkarteak erronka bota du. Produktu freskoak eskaintzeko hozkailuak behar dituzte dendan, eta horretarako diru bilketa kanpaina bat martxan jarri dute Interneten.

Aizpea Amas
Hondarribia,Irun
2017/02/03
Erronka botata dago: bi hozkailu erosteko 7.000 euro biltzea. Bi ez badira, bat, gutxienez, bai. Horretarako 3.500 euro behar dituzte. Bidazi Bidasoa eskualdeko elkartea dago horren atzean. Azokan eskaintzen dituzten produktu freskoak gordetzeko behar dituzte hozkailuak, eta 40 egunetan, martxoaren 5a baino lehen, bildu nahi dute dirua. Azoka da Bidaziren erdigunea. Hasier Irazoki elkarteko kideak azaldu duenez, azoka deitzen diote, baina, berez, denda bat da, Alkaiaga industria gunean, Lesakan (nahiz eta Beratik gertuago egon), kokatuta dagoena. Bertan, produktu ekologikoak saltzen dituzte inguruko ekoizle txikiei erositakoak gehienbat. «Hozkailu bat izateak beste gisako produktu batzuk edukitzea ahalbidetuko digu», azaldu du Irazokik. Horren bidez, batetik, kontsumitzaile eta bazkideek orain arte dendan aurkitzen ez zituzten produktuak erosteko aukera izango dute, eta, bestetik, ekoizle txikiek euren produktuei aterabide bat emateko. Jaki fresko horien artean aurkitzen dira, hala nola, gazta, esne freskoa, haragia edota jogurtak. Irazokiren arabera, duela hiru urte proiektua martxan jarri zutenean, aukera bazeukaten halako produktuak eskaintzeko, Iruñeko Landare kontsumo elkarteak hozkailu bat utzi baitzien. «Zaharra zen, eta azkenean, hondatu egin zen. Hasieran, ahalegina egin zen arren, gero, ez zegoen aurrekonturik berria erosteko», gaineratu du Bidaziko kideak. Edonola ere, beti buruan izan dute atal hori, eta horregatik erabaki dute, orain, crowfounding edo diru bilketa kanpaina martxan jartzea. Mural itxurako hozkailua da behar dutena, dendetan egoten diren horietakoa. Gutxienekoa hozkailu batean finkatu dute, baina «optimoa» bi liratekeela  zehaztu du Irazokik: «Adibidez, baratzeko produktuek beroarekin sufritzen dute, eta hozkailua ere baliatuko genuke. Gainera, ekoizlea txikia denean, dendara etortzeko aukera astean behin baino ez dauka. Beraz, hobekiago mantenduko lirateke bere produktuak hozkailua edukiz gero». Gainera, Bidaziren asmoa  hazten jarraitzea da, eta hozkailuaren eskutik produktu aukera zabalduz hasi nahi dute. Ekarpenak Internet bidez egin behar dira, webgune honetan. Irazokiren esanetan, irabazi asmorik gabeko webgunea da, eta beraiek bezala, beste diru bilketa kanpainak egiteko baliatu izan dute beste entitate batzuk. Lehen ekarpenak hasi dira jasotzen, eta dagoeneko 900 euro bildu dituzte. Haziz doan elkartea Hiru urtean 150 bazkide lortu ditu Bidazik. Ekologikoan eta bertan ekoiztutakoaren eta iraunkortasunaren inguruko balioak defendatzen zituen pertsona batzuk jarri zuten martxan, eta urtez urte hazi egin da. Produktu ekologikoak merkaturatzea du oinarri, eta azokan honakoak aurki daitezke: elikagaien  barruan, barazki eta frutak, esnekiak, haragia, pasta, arroza, algak, zerealak, irinak, azukrea, gatza, gailetak, kondimentuak…. Horrez gain, higienerako eta garbiketarako produktuak ere badituzte, baita etxea garbitzeko produktuak ere. Azoka ez da, ordea, ekintza lerro bakarra, eta formazioa ere eskaintzen du. Azken urteetan jaten duenaren inguruan jendea kontzienteago dela iruditzen zaio Irazokiri, eta horren isla dela, hain zuzen, Bidazi: «Bertakoa, kalitatezkoa eta osasuntsua izateko gogoa pizten ari da».
Bidazi

Bidaziren diru bilketa kanpainari buruz Isabel Mancebo Baldak egindako ilustrazioa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.