Hezeguneen Egunaren harira antolatu du irteera.
Atzo, otsailak 2, Hezeguneen Eguna izan zen, eta egun hori ospatzeko, Ekoetxea Txingudik irteera antolatu du igande honetarako, Arkaraiko hezegunera. Gorbeiako Parke Naturalean dago.
Egun horretan, hezeguneekiko balore eta onuren inguruan sentsibilizatu nahi dute, eta aurtengo leloa
Hondamendien arriskuaren murriztapenerako hezeguneak izango da. Ekoetxetik gogorarazi dute, “hondamendi naturalen kontrako defentsa naturala” direla hezeguneak, eta, besteak beste, ur gehiegikeria xurgatu eta uholdeen arriskua murrizten dute. Alderantziz, urtaro lehorretan biltegiratutako ura askatzen dute.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan sei hezegune daude: Urdaibai, Txingudi, Guardiako aintzira txikiak, Ullibarri-Ganboa urtegiko adarrak, Salburua eta Gesaltza-Añana. Guztira, 1.734 hektarea osatzen dute, hiru lurraldeetako azaleraren %0,23a.
Doan izango da irteera, eta 09:30ean irtengo dira Plaiaundiko aparkalekutik. Aurretik izena eman beharko da
webgune honetan.
Arkaraiko hezeguneak (Argazkia: Josu Romarate)