Hamarnaka herritar atera dira kalera pobrezia energetikoa salatzeko.
Atzo hamarnaka herritar atera ziren kazolak eskuan zituztela, pobrezia energetikoa salatzeko. Gainera, azken hilabete honetan markak hausten ari da elektrizitatearen prezioa. Antolatzaileek “iruzur elektrikotzat” jo dute eta hori ondorioak uzten ari dela esan dute, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan hamar etxetik bik ezin dutelako faktura ordaindu. Hain zuzen, Irungo Podemosek deitu zuen atzoko kazolakada.
Santiago kaletik abiatu ziren iluntzean, eta erdialdean barrena ibili ziren “aski da” bezalako oihuak eginez.
Kazolakada egin dute pobrezia energetikoa salatzeko (Argazkia: Twitter, Vamos Euskadi).