Goizeko zazpietarako 1.200 sarrera salduta zeuden eta zortzietarako ia 1.400. Baliteke Arma Plaza ireki aurretik lau emanaldietako txartel guztiak agortzea.
Ikaragarri azkar saltzen ari dira apirilaren 8an eta 9an Itsas Etxea Auditoriumean antzeztuko duten
Go!azen obrarako sarrerak. Lau emanaldi programatu ditu Hondarribiko Udalak, beste inon baino gehiago, eta gaur jarri dituzte sarrerak salgai
Kutxabanken atarian. Ia 1.600 sarrera guztira, 400 emanaldi bakoitzeko.
Bistan denez, bart gaueko hamabiak pasa orduko hasi ziren zaleak leku onaren bila. Goizaldean sarrera asko saldu dira eta goizeko zazpietan dagoeneko 1.200 salduta zeuden. Larunbatekoak ia agortu dira ordu horretarako, 40 baino ez ziren geratzen lehen saiorako eta 41 bigarrenerako. Ordubete geroago, 08:00etan, 29na saio bakoitzerako.
Igandeko emanaldietarako sarrera gehiago geratzen ziren, baina ematen du Arma Plaza kultur gunea ireki aurretik agortu daitezkeela horiek ere. Obra arratsaldeko lauetan ikusteko 119 txartel geratzen ziren hartu gabe zazpietan; 18:30eko saiorako gehiago, 231. Zortzietan, aldiz, 41 bakarrik geratzen ziren lehen saiorako eta 119 bigarrenerako.
Telesaileko sei aktorek parte hartzen dute obran