Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Milioiek poza eragin dute Irunen

Pozarren dira Txingudiko merkataritza zentroko 7. administrazioan Euromilioi zozketako 25, 8 milioi euroko saria emateagatik.

Aizpea Amas
Irun
2017/02/01
“Niri tokatu balitz bezala sentitzen naiz”, esan du, pozarren, Cristina Calvo Txingudi merkataritza zentroan dagoen 7. administrazioko langileak. Poza eragin du, oro har, Irunen Euromilioiak zozketako sari potolo bat bertan banatu izanak, baina hirian bertan ala batek daki nork, ziur, atzoko zozketan irabazle izan den txartela duena oraindik eta poz handiagoarekin dagoela: 25,8 milioi euro tokatu zaizkio. Atzo gauaz geroztik, Calvoren telefonoa sutan dago, whatsapp mezuak eta deiak etengabe jasotzen ari delako, zoriontzen. “Horrelako zerbait gertatzea izugarria da, ez delako batere ohikoa. Administrazioarentzat bezeroak erakartzeko interesgarria da”. Ez da gutxiago ere, Gipuzkoan ez du inoiz ere txartel bakar batek horrelako sari handirik irabazi. Aurretik banatutako handiena, 2014an izan zen Trintxerpen, 12 milioi euro, Paloma Ortiz de Zarate Espainiako Loterien EAEko ordezkariak azaldu duenez. Goizean zehar ere, begiluzeak hurbildu dira dendara, zer gertatu den galdetzera. Txanpain botila ireki dutenean eta kartelak atera dituztenean, ez zegoen zalantzarik: zerbait potoloa gertatzen ari zen. Orain, denek buruan duten galdera da: nori tokatu ote zaio? “Ez dugu inoiz jakingo”, adierazi du Calvok. Edonola ere, susmo batzuk badituzte, eta ohiko bezero bat dutela uste dute, zenbakiak berak aukeratu dituelako, eta tarteka etortzen direnek, normalean, makinan egiten dutelako. Hori bai: “Bi apustu egin ditu, eta 5 euroren truke 25 milioi tokatu zaizkio”, zehaztu du. Administrazio berak aurretik banatutako sari potoloena 2003an izan zen: 3 milioi euro, Primitivan. Denak ez dira albiste onak, ordea, Calvorentzat. Loteria administrazioan aldaketak izan dira, eta hamasei urteren ondoren, larunbatean azken lan eguna izango du: “Hala ere, hiru egun aurretik saria eman izana erabat pozgarria da guretzat”.
Euromilioiak

Ederki ospatu dute Txingudi merkataritza zentroko 2. administrazioan Euromilioiak zozketako 25,8 euro banatu izana.

Erlazionatutako edukiaEuromilioiak zozketak sari potoloa utzi du Irunen
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.